fbpx
Elkartasun txokolatada magale ikastetxean

Txokolatada solidarioa, gaitz larridun umeen alde

Ekimen solidarioa antolatu  dugu ‘Super H’ elkartearekin batera. Iragan ostiralean izan zen, maiatzaren 28an, hain zuzen, elkarbizitza balioak lantzeko. Bildutako dirua haurren minbiziaren ikerkuntzarako izango da. Pandemia dela-eta, ohiko txokolatada egin ordez, BM eta Eroski herriko supermerkatuek batidoak eman dizkigute. Orotara 300 eurotik gora eskuratu ditugu. 

Goiko bideoan ikus daitekeen bezala, zentroko pertsona denek esku hartu zuten: “Ikastetxe guztiak hartu du parte, txikietatik hasi eta handietaraino. Klase bakoitzak modu batera landu du gaia hilabetez: zertan datza, nola lagun dezaketen… Eta maiatzaren 28an egin dugun txokolatadan borobildu dugu ekimena”, azpimarratu du Nekane Kortaxarena Magale Ikastetxeko koordinatzaileak. Izan ere, zentro honetan balioek eta elkartasunak garrantzia handia dute beti, eta jarduera ugari egiten dituzte gai horien inguruan.

Hori dela eta, ohiko txokolatada egin ordez aurten, COVID-19aren garaiotan BM eta Eroskik emandako txokolatezko-batidoekin antolatu dute ikastetxeko guraso eta ikasleek. “’Super H’ elkartearekin harremanetan jarri ginen eta euren izenean antolatu dugu. Gaitz larria edo onkologikoa duten umeentzako eta ikerkuntzarako laguntza elkartea da. Hala, chocolatadasolidaria.org webgunean izena eman genuen, eta batzen dugun diru guztia haurren minbiziaren ikerketarako izango da”, adierazi du Kortaxarenak.

Honez gain, ‘Super H’ elkarteak ikastetxeko ikasle handienekin hizketalditxoa ere izan zuen Internet bidez, euren helburuak, egiten duten lana eta abar azaltze aldera.

ekintza solidarioa Super H-rekin

Ekitaldia guraso eta ikasleen artean antolatu zuten, eta zehazki, laurak eta laurdenetan jolastokian mahaiak jarri zituzten: “Familiak ere sartu dira ekimen honetan, eta batido bana eman zitzaion hurbildutako ikasle bakoitzari. Ondoren nahi zuenak borondatea ematen zuen dirutan, familien bidez haurrek aportazo sinboliko bat egin zuten jarritako eltzetxoetan”.

Ikastetxe guztia inplikatu dute – DBH eta Batxilergoa izan ezik- ekintza solidario honetan. Horretarako, klase bakoitzak bere lana egin du: “Handiek, adibidez, kartel koloretsu eta deigarriak prestatu dituzte, poza eta alaitasuna transmititzen dutenak batez ere. Azkenean, hilabete bateko lanketa izan da, nork bere modura eta adinaren arabera”.

Elkartasun txokolatada magale ikastetxean
Magale Ikastetxeko haur, guraso eta irakasleek hartu zuten parte

Privacy Preference Center

Cookies Necesarias

gdpr[allowed_cookies], gdpr[consent_type]

Cookies de terceros

_ga, _gat, _gid, NID