Tratu onak DBH-BATX

Urnietako Udalaren dirulaguntzarekin, Harremanak hezkuntza elkartearen bitartez, DBH 2. eta 4. maila, 1.Batxilergo eta Oinarriko Lanbide Heziketako taldeek, sexu hezkuntza, hezkidetza eta tratu onak sustatzeko egitasmoaren inguruko sei orduko  tailerrak jasoko dituzte ikasturte honetan zehar.

Norbera eta besteak ezagutu, ulertu, onartu eta baloratzea da saio hauen helburua. Sexologiaren marko teorikoa jarraituz, gutako guztiok ditugun berezitasunak eta hauen baturak sortzen duen aniztasuna, aberastasun bezala ikustea eta, ondorioz, elkar hobe tratatu eta ulertzea, hain zuzen ere, izan dira landutako gaiak.

Azaroaren 21ean, arratsaldeko 17:30etan, Harremanak Hezkuntza Elkarteak, gurasoentzako tailerra eskainiko du. Gai honek gure seme-alaben hezkuntzan duen garrantzia azpimarratuz, ikastetxeko gurasoak bertan parte hartzera animatu nahi ditugu.

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *