fbpx

Patxi Zubizarreta idazlea Magale txikin

Maiatzaren 2an, Lehen Hezkuntzako seigarren A eta B mailako ikasleek Patxi Zubizarreta idazle euskaldunarekin hitz egiteko aukera izan zuten. Saioan zehar, Patxik bere idazle hastapenak eta bere literatur sorkuntzarako erabiltzen dituen teknikak azaldu zituen eta, azkenik, ikasle guztiek aldez aurretik irakurritako «Korri, kuru, korri» liburuari buruzko iritziak partekatu zituzten berarekin. Esperientzia bikaina izan zen guztiontzat.