Oroimenaren memoria

Lehenengo DBHko ikasleek aste honetan “Oroimenaren memoria” proiektuan parte hartu dute. Proiektu hau Eusko Jaurlaritzak bultzatzen du Daiteke kontsultoriaren bidez eta bertan Denda Berri elkarteak ere parte hartzen du. Tailer honetan zahartzea gertuagotik ezagutzeko aukera izan dute.

Gai hau lantzeko hiru emakume etorri zaizkigu, Basi Artola, Rosario Maestro (biak urnietarrak) eta Edurne Murua. Bideoak jarri dizkiete ikasleei eta beraiekin berriketan egon dira gaur egungo gizarteak zahartzaroari buruz markatzen dituen estereotipoei buruz. “Gaur egungo egoera ezagutzeko nondik gatozen ezagutu behar dugu”  hori izan da hain zuzen ere landu duten gaia. Zahartzaroa ikuspegi fisiko batetik begiratuta zer den hitz egin dute, baino ondo azpimarratuta gelditu da  funtsean pertsona berdinak izaten jarraitzen dugula.

Gure ikasleek, emakume hauek eskolara joaten ziren garaiko materialak ezagutzeko aukera ere izan dute.

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *