Orientazio saioak

Aurreko ikasturteetan bezala, aurtengoan ere Batxilergoko ikasleak,  Orientazio saioen aurkezpenak jasotzen hasi dira. Dagoeneko Mondragon Unibertsitateak dituen graduen eskaintza jaso dute; datorren astean Deustukoak etorriko dira, aurrerago osasun arloko Goi mailako zikloa eskaintzen duten bi ikastetxe ere etorriko direlarik. Noski, Euskal Herriko Unibertsitatearekin etengabeko komunikazioa dugu eta bertan eskaintzen diren praktikak gure ikasleei luzatzen dizkiegu.

Aurkezpen hauen helburua, gure ikasleek Batxilergoa amaitu ondoren ikasi dezaketenaren inguruko eskaintza zabalaren berri ematea da;  era berean,  ikastetxetik ikaslea eta bere familiari etengabeko eta gertuko jarraipena egiten zaie, hain garrantzitsua den erabaki honen ibilbidean.

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *