fbpx
Orientazio saioa

Orientazio saioak ikastetxean

Aurten ere martxan ditugu orientazio saioak Batxilergoko ikasleei zuzenduak.

 

Aurtengo ikasturtean Batxilergoan burutzen ari  garen Orientazio Akademikoaren baitan, gure ikasleek Euskal Herrian dauden Unibertsitate guztien (EHU, DEUSTO, MONDRAGON, NAFARROAKO UNIBERTSITATEA, IMH) eta Lanbide Heziketako ziklo ezberdinen eskaintzari buruzko informazioa zuzen-zuzenean jaso dute ikastetxean; bide batez, gure ikastetxean ikasi eta une honetan ikasten edo eta lanean ari diren ikasle ohien testigantzak entzun dituzte eta zalantzak argitzeko aukera paregabea izaten dute. Gaurkoan Iñigo Ansa eta Ane Mendoza izan ditugu, biak ikasle ohiak; Iñigo, Farmaziako Gradua amaitu ondoren, FIR azterketa gainditu eta Donostiako ospitalean  Mikrobiologo lanetan dabil. Ane, aldiz, une honetan Medikuntzako lehenengo maila egiten ari da Bilbon.

Gure ikasleek adi-adi entzun dituzte, Anek hilabete hauetan bizi izandakoak: azterketak egin ditu eta, lan asko egin beharra duen arren, oso pozik dago, gustukoak dituelako hautatu dituen ikasketak. Iñigoren kasuan, Farmaziako Gradua ikasteaz gain, FIR azterketa gainditu eta Donostiako ospitalean Mikrobiologo gisa ari da lanean; azaldu digunez, buru belarri ari da COVIDaren inguruko ikerketak egiten.

Aurrerantzean ere jarraituko dugu Batxilergokoko Orientazio akademikoaren inguruko saio gehiago antolatzen eta Lanbide Heziketako Ziklo ezberdinak ezagutu eta ikasle ohien testigantzak entzuten. Helburua, ikasleek etorkizuneko ikasketak aukeratzerakoan ahalik eta erabaki onena hartzea delarik.