Gaztedi Astea- Semana de la Juventud

On Bosco, Gaztedi Asteko egitaraua

Magale-Salestarrak ikastetxean On Bosco-ko Gaztedi Asteko egitaraua.

Kultura, ekonomia, gizartea, politika… beste behin ere Gaztedi Astea ekintzez beteta dator Urnietako Magale Salestar ikastetxera. Urtarrilaren 31n On Bosko Salestar patroiaren egunarekin bat eginez, hainbat ekintza antolatzen dira.

Jolas-garaietako txapelketak

Beste behin ere, jolas-garaietan txapelketak antolatu dira. Beraz, Magale Salestar ikastetxean ikasle eta irakasleak jolasean ibiliko dira  egun hauetan zehar.

Urtarrilak 24
  • Eneko Etxeberria, CAFeko ingenieroa, Ikasketak eta lanbideari buruz hitz egin die BAtxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleei goizeko 10:00etan.
Urtarrilak 27
  • Juanma Morales (Euskadiko fisiotepeuta onena saria jaso zuen 2018an), gaur egun jokalari profesionalekin lanean dago  adibidez Irungo Bidasoa kirol klubeko fisioa da.  Bi saio desberdinetan aurrera DBHkoak eta gero Lanbide Heziketa eta Batxilergokoei Goi mailako kirola eta fisioterapiari buruz hitz egingo die.
Urtarrilak 28
  • Bertsolaritza, bi saio izango ditugu, 10:30tan DBHko ikasleei zuzendua. 11:30tan Batxilergoa eta Lanbide Heziketa.

Beñat Gaztelumendi (2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelduna) eta Alaia Martin (2019ko Gipuzkoako Bertsolari txapelketan finalista)

Urtarrilak 29
  • GreenPeace en eskutik “Aldaketa klimatikoari” buruz hitzaldia bi saioetan.

10:20ean DBHkoentzat eta 11:10ean Batxilergoa eta Lanbide Heziketako ikasleentzat.

 Urtarrilak 30
  •  Pelikula
Urtarrilak 31
  • On Bosko jaia. Ekintzak 10:00etan hasiko dira, ohiko ospakizunarekin. Bertan, Lanbide Heziketako bigarren mailako ikasleei omenaldia egingo zaie, aste gutxi barru enpresetara joango direlako praktiketara eta gurekin etapa bat amaituko dutelako. Ondoren, ohiko patata tortilla txapelketa egingo da eta jolas-garaietako txapelketetako finalak egingo dira, besteak beste.
Otsailak 1
  • 15:00etan BOSKO ANITZekoek MUSIKA JAIALDIA

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *