fbpx
Tortila lehiaketa

On Bosko asteko ekintzak

On Bosko asteko ekintzak

Kirola, kultura, ekonomia, gizartea… beste behin ere Gaztedi Astea ekintzez beteta dator Urnietako Salestarrak Magale ikastetxera. Urtarrilaren 31n On Bosko Salestar patroiaren egunarekin bat eginez, hainbat ekintza antolatu dira.

Jolas-garaietako txapelketak

Ohitura den bezala, jolas-garaietan txapelketak antolatu dira. Beraz, Salestarrak Magale ikastetxean ikasle eta irakasleak jolasean ibiliko dira egun hauetan zehar.

Urtarrilak 25
• Ainara Manterola prestatzailea, Irene Caminos Trialeko kirolari eta Xabi Tolosa eta Jon Alberdi pilotariek mahai inguru bat izango dute. 11:05etik 12:00etara DBHkoentzat eta 12:20tik 13:10era Batxilergoa eta Lanbide Heziketako ikasleentzat.

Urtarrilak 26
• Magia eta ilusioarentzako tarte bat izango dugu Asier Kidam magoaren eskutik.
11:05-12:00 Batxilergoa eta Lanbide Heziketako ikasleentzat eta 12:20tik 13:15era DBHkoentzat.

Urtarrilak 27
• Xabat Ilarregi eta Iker Ormazabal bertsolariek, bertso saioa eskainiko digute. 11:05etik 12:00etara Batxilergoa eta Lanbide Heziketako ikasleentzat eta 12:20 -13:15 bitartean DBHkoentzat.

Urtarrilak 28
• 11:30ean “Ametsen lorategia” inauguratuko da Magale Txiki eraikinean. Era berean, jardunaldia aprobetxatuko dugu ikasturte honetatik aurrera Urnietako Salestarrek, Presentación de Maria ikastetxearen titulartasuna hartu dutela ofizialtzeko. Orain argi eta garbi esan dezakegu: “BAT GARA”.

• 15:00etan Bosko Anitzeko musika jaialdia

Urtarrilak 30
• “Genero indarkeria eta tratu onak” gaiaren inguruko hitzaldia eskainiko digu Harremanak taldeko Maddi Egizabalek. 11:05ean DBHkoentzat eta 12:20an Batxilergoa eta Lanbide Heziketako ikasleentzat.
• Ekintzailetza azoka 8:30etatik 12:00etara

Urtarrilak 31
• On Bosko jaia. Ekintzak 10:00etan hasiko dira, ohiko ospakizunarekin. Bertan, Lanbide Heziketako bigarren mailako ikasleei omenaldia egingo zaie, aste gutxi barru enpresetara joango direlako praktiketara eta gurekin etapa bat amaituko dutelako. Ondoren, ohiko patata tortilla txapelketa egingo da eta jolas-garaietako txapelketetako finalak egingo dira, Photocall-a ere izango da, besteak beste.