fbpx
MAGALE

Urnietako hezkuntza proiektu berria

Nor gara

Presentación de Maria eta Urnietako Salestarren ikastetxeek elkarlanean egin duten lanaren fruitua da Magale

Haur Hezkuntzatik Batxilergorainoko hezkuntza eredua eskaintzeko sortu da; antolaketa integratzailearekin eta etapa guztien artean modu koordinatuan funtzionatuz. Hori guztia, orain arteko lanaren kalitatea eta esperientzia oinarri hartuta. Jatorrizko proiektuen indar-guneak oraindik ere gehiago sendotzeko anbizioa du eskuartean Urnietako hezkuntza proiektu berriak

Eredu pedagogiko bereizgarri bat da, irakaskuntza eleanitza eta berritzailea dituena. Horiek gauzatzeko metodologia aktiboak darabiltzate, formazio integrala bultzatuz. Era berean, familiak eta ikasleak ditu ikaskuntzaren erdigunean

Gertutasuna, inplikazioa eta profesionaltasuna ardatz dituzten lantalde batek osatzen du Magale. Ibilbide profesional zabala duten ia 50 lagunek osatutako emakume eta gizonen taldea ari da, beraz, hezkuntza arloko erronka berriei eusten

GURE BALIOAK

Giza eta kristau balioak

Errespetoa

Erantzunkizuna

Konpromisoa

Inplikazioa

Profesionaltasuna