Aniztasunaren eguna

Nazioarteko Kultura Aniztasunaren Eguna

Maiatzaren 21ean Nazioarteko Aniztasunaren Eguna ospatzen da mundu osoan. Aniztasunaren garrantziaz jabeturik, Magale ikastetxean “Aniztasun Kolorea” izeneko proiektua burutu dugu. Proiektu honi eskaini diogun denbora handia izan da eta buruturiko lanak  anitzak. Hori dela eta ilusio handiarekin DBH1 eta 2. mailako ikasleek Etxeberri plazan  proiektu honi lotuta ikasgai ezberdinetan egindako lanak azalduko dituzte

Maiatzak 21, asteartea, 10:00 – 14:00
Etxeberri plazan


EGITARAUA

1.- Ekitaldiaren hasiera

2.- “Aniztasun kolorea” proiektuaren aurkezpena

3.- Lurralde hauetako erakusketa: Plater Tipikoa, Landareria, Geografia eta Artisautza

NIKARAGUA, KUBA, SAHARA, PORTUGAL, MAROKO, ETIOPIA, TXINA, AUSTRALIA, NIGERIA, INDIA, FRANTZIA, FINLANDIA, EKUADOR, ITALIA, PERU, RUMANIA

4.- DBH2. mailako ikasgai ezberdinak bateraturik egindako “Gaztelu Feudalen”erakusketa

5.- DBH1go mailako ikasleek Teknologiako arloan egindako “Eguzki –Sukaldeen” erakusketa

6.- Lurralde ezberdinetako dantzak:

  • DBH1: Italiako “Tarantella Napolitana”
  • DBH2: Eskoziako “ Dashing white Sergeant”
  • DBH1-2: Euskal Herria “PITX”

7.- Bertso emanaldia:

  • Ikasleek, bertsolaritzako klasean landu dituzten nazioen inguruko bertso sorta

8.- Ekitaldiaren amaiera

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *