Magaleko ikasleek Eguneko Zentroa bisitatu dute.

Magale ikastetxeko Lehen Hezkuntzako ikasleak Urnietako Eguneko Zentroa bisitatzen hasi dira! Aurreko ikasturtean izandako arrakasta eta gero, aurten bisita kopurua handitzea erabaki dugu. Ikasturtea amaitu artean, gela bakoitza bi aldiz pasako da bertatik.

Atzokoan 1. mailakoak han izan genituen eta gaurkoan, ordea, bigarren mailakoak. Herriko edadetuenekin marrazkiak margotuz, moztuz, jolastuz eta, batez ere, esperientziak konpartituz ikasteko aukera izan dute. Egoitzan dauden pertsonek asko eskertu dute gure bisita, gure ikasleek ere, aldi berean, bertakoengandik ikasteko aukera paregabea dutelarik.

 

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *