Liburuaren eguna Magale Txikin

Koronabirusak ere ezin izan du saihestu Magale Txikin liburuaren eguna ospatu izana. Noski, jarduerak birtualki garatu dira, eta hori posible izan da Magale osatzen duen hezkuntza-komunitate osoak teknologia berriekin duen konpromisoari esker.

Haur Eskolan, txikienek hainbat ipuin entzuten gozatu dute, eta Haur Hezkuntzan, berriz, online plataforma bat erabili dute, irakasleek ikasleei ipuin bat bideo batzuen bidez kontatzeko aukera eman diena. Ondoren, ikasleak izan dira, gurasoen laguntzarekin edo gabe, beren ipuinen narrazioak grabatu eta gainontzeko ikaskideekin partekatu dituztenak.

Lehen Hezkuntzan, 1., 2. eta 3. mailako ikasleek ipuin kooperatibo bat sortu dute online. Makilakixki ipuina 40 zatitan banatu dute eta ikasle bakoitzari irakurtzeko zati bat egokitu zaio. Horrela, ikasleek audio bat bidali dute euren zatia irakurriz, eta ondoren zati guztiak muntatu dira ahots desberdinekin ipuin bakar bat sortzeko eta ikasle guztiekin partekatu da.

4. mailan hainbat jarduera egin dituzte. Alde batetik, bideokonferentzia bidez, iritzi pertsonala eman dute oporretan irakurri duten liburu bati buruz. Bestalde, online aplikazio bat erabiliz, ipuin baten zati gogokoena irakurriz euren burua grabatu dute  eta gelakideekin partekatu dute. Era berean, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek hainbat iruditan grabatu eta apaindu dituzte beren liburuetako pasarte gogokoenen irakurketak, eta txikienekin partekatu dituzte, entzun ditzaten. Azkenik, Seigarren mailako  nagusiek irakurketarekin lotutako bideo motibatzaile bat ikusi dute eta irakurketa birtual partekatu bat egin dute.

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *