Lehoi Erregea

Lehoi Erregea

Lehoi erregea antzezlana ikusgai martxoaren 1ean, Saroben

Urnietako Magale Ikastetxeko DBH1eko ikasleek hartuko dute parte Inauterien testuinguruan kokatzen den antzelanean.

Disney etxearen Lehoi Erregea pelikula klasikoa oinarri hartuta, antzezlan musikatua prestatu dute Urnietako Magale Ikastetxeko DBH1eko 60 ikaslek. Emanaldia datorren martxoarean 1ean taularatuko dute 18:00etan Urnietako Sarobe antzokian. Ia guztia euskaraz izango da, ingelesezko pasarteren bat salbu, eta dantza, musika eta elkarrizketak uztartuko ditu.

Sarrerak doakoak dira eta Magale Ikastetxeko idazkaritzara deituz (943551789) erreserbatu behar dira ikuskizuna ikustera joan ahal izateko.

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *