



ETAPA
Lehen Hezkuntza
Derrigorrezko hezkuntzari hasiera ematen dion etapa honetako helburua, pertsona era integral eta harmonizatuan garatzea da arlo intelektual, afektibo eta sozialak kontutan hartuz .
Etapako datu gehiago
Hau dena lortzeko, Pedadogia pertsonalizatzailea, aktiboa eta sortzailea hautatu dugu , ikasle bakoitza bere hezkuntzaren eta etorkizunaren egile izan ahal izateko, askatasunezko, errespetuzko eta konfiantzazko giroan.
Horrela, gure Hezkuntza Proiektuak bost ildo nagusi jarraitzen ditu: Adimen Anitzak, Ikasketa Kooperatiboa, Adimen emozionala, Arazo egoeran oinarritutako proiektuak (PBL) eta Teknologia Berriak.
ADIMEN ANITZAK
Haur Hezkuntza etapako metodologiarekin jarraituz, ikasleek zortzi adimen ezberdinak ( linguistikoa, logiko-matematikoa, kinestesikoa, interpertsonala, intrapertsonala, naturalista, musikala eta espaziala) garatzen dituzte , hauetan oinarritutako ekintza ezberdinak eta proiektuak landuz.
IKASKETA KOOPERATIBOA
Ikasleak etapa honetan egingo duen garapena ez du bakarka egingo.Garrantzi haundia hartzen dute elkarrekin lanegiteak eta elkarren artean proiektuak garatzeak.
ADIMEN EMOZIONALA
Ikaslearen garapen integrala sustatu nahi bada, ezinbestekoa da trebetasun emozionalak eta bizi-abilidadeak garatzen laguntzen duen adimen emozionalaren proiektua .
ARAZO EGOERAN OINARRITUTAKO PROIEKTUAK
Gaia aurkezterakoan ,galdera edo arazo bat da proiektu honetako abiapuntua. Ikaslearen inguru hurbiletik eta aurre ezagutzetatik abiatzen gara berarentzat esanguratsuak diren gaiak aukeratzeko.
TEKNOLOGIA BERRIAK
Informazioa kudeatzeko, elkarlanean aritzeko, ekintzaile izateko eta horrekin guztiarekin ezagutza sortu eta partekatzeko gai diren ikasleak hezi behar ditugu. Horretarako, guzti hau lortzeko, ezinbestekoa da IKTen prezentzia gure eguneroko programazioetan Moodle edota Siteen laguntzaz.
Goizez: 09:00-13:45 Arratsaldez: 14:30-16:30
Kontsulta ezazu Lehen Hezkuntzako egutegia.
Kontsulta itzazu Lehen Hezkuntzako prezioak.