Larrialdiak DBH3

Larrialdiak

DBH 3-ko ikasleak Heziketa Orduko protagonistak

DBH 3.mailako ikasleek 2.ebaluazioan “Larrialdiak” izeneko proiektuari eman zioten hasiera. Bertan, egunerokotasunean gerta dakizkigukeen hainbat larrialdiren inguruan egin dute ikerketa, hala nola, erredurak, koma etilikoa, kontrako eztarrira joatea, arnas geldialdia…

Hasiera hasieratik erakutsi dute interesa, izan ere, ba al dakigu horrelako egoeren aurrean nola jokatu behar dugun? Horretarako, Donostiako Ospitaleko Felix Zubia eta Xabi Zubeldia sendagileekin harremanetan jarri eta Medikuntza eta Erizaintzako Fakultatera joan ziren ikasle guztiak bi mediku jakitun hauengandik informazioa jasotzera. Behin informazio guztia bildutakoan, ikastetxeko ikasleei hau guztia azaltzeko Heziketa Ordua prestatzen hasi ziren. Era berean, ikasten ari ziren guztiarekin app bat sortu eta funtzionamendua praktikan jartzeko saiakerak egiten ere aritu ziren.

Azkenik, martxoaren 11n, Heziketa Ordu bereziak eskaini dizkiete bai DBHko gainontzeko mailetakoei eta baita Batxilergo, OLH eta Lanbide Heziketakoei ere. Erronka ederra gainditu dute.

 

 

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *