Irakasleak klaseak on-line bidez

Koronabirusaren aurrean normaltasun egoera

Magale Ikastetxean koronabirusaren egoera berrira ahalik eta azkarren egokitu gara.

 

COVID-19 koronabirusak EAEko lurralde osoan izandako aurrerapenaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren jarraibideei jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztien eskola-jarduera presentziala 15 egunetan eteteko erabakia hartu du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak.

 

Nahiz eta koronabirusaren ondorioz klase presenzialak gelditu, Magale Ikastetxe osoan klaseek internet bitartez jarraitzen dute. Lehenengo egun honetan pozik gaude normaltasun handiarekin ikasleak lanean eta klaseak jarraitzen ari direla ikusten ari garelako.

 

Jarrian ipini ditugun argazkietan  ikastetxeko hainbat irakasle, bakarka eta Osasun Sailaren gomendioak jarraituz, gaur goizean lanean ari dira .

Irakasleak klaseak on-line bidez
Irakasleak klaseak on-line bidez
Irakasleak klaseak on-line bidez
Irakasleak klaseak on-line bidez

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *