Kandinsky

Kandinsky Magale ikastetxean

Wassily Kandinski-ren bizitza eta obra DBH1eko ikasleen artean.

 

Ebaluazio honetan, gure ikasleek musikarekin inspiratutako artelanak egiteko aukera izan dute. Wassily Kandinski errusiar pintoreak pianoa eta biolontxeloa jotzen zekien. Musikarekiko zuen pasioak bideratu zuen pinturaren mundura eta ez alderantziz. Opera musikaren eraginez, notak kolore bihurtzen zitzaizkion buru barruan. SINESTESIKOA zen.

 

DBH1-eko ikasleek Plastika eta Musikako ikasgaiak uztartuz, “Kandinsky eta musika” eta arte abstraktua landu dute eta proiektuari amaiera emateko ordenagailuaren pantailak alde batera utzi eta ikasgelatik atera dira esperientzia sentsorial ezberdin batekin gozatzeko.

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *