JANGELA

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZA

Jangela lehenengo egunetik

Ausolan enpresa da prozesu honetako arduraduna. Elikagaiak beraiek hornitzen dituzte eta egunero, gure eskolan bertan, sukaldari profesional batek dieta orekatu eta osasuntsuak sukaldatzen ditu. Honetaz gain, arreta berezia eskatzen duten haurren beharrei egokitutako dieta espezifikoak ere prestatzen ditugu.

Ikasleen adina kontuan edukirik, jangela desberdin eta egokituak ditugu txikienetatik hasita handienetaraino:

  • Txikienen jangela 0-1 urte bitarte
  • 2 urteko haurren jangela
  • Haur Hezkuntza 2. zikloa (3-6 urte)
  • Lehen hezkuntza (6-12 urte)

Jangela eta zaintza talde profesional, dinamiko eta euskaldun batekin eramaten dugu aurrera. Hau  honela izanik, arratsaldeko klaseak hasi bitartean, ikasleak beti ere begirale hauen ardurapean eta zaintzapean daude.

Tutoreen bidez haurren jarraipenaren berri ematen diegu gurasoei modu zuzenean. Gainera, hiruhileko bakoitzaren menuaren berri ematen diegu informazio iturri desberdinen bidez gurasoei.

Prezioa

    • 0-1 URTE
      • Egunekoa: 3,15 €/eguneko
      • Tarteka: 4 €/eguneko
      • Fruta egunekoa: 2 €/eguneko

* Sukaldariak prestatzen duen menua jateko aukera edota norberak etxetik ekarritako janaria jateko aukera.

    • 2 URTE
      • Egunekoa: 6,05 €/eguneko
      • Egun solteak: 6,95 €/eguneko
      • EZ DATOZEN EGUNEKO DESKONTUA 2,50 €

* Sukaldariak prestatzen duen menua jateko aukera edota norberak etxetik ekarritako janaria jateko aukera.

  • Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza

    • Egunekoa: 6,40 €/egun
    • Egun solteak: 6,95 €/egun

DBH ETA BATXILERGOA

Egunerokoa, egun batzuk edo etxetik otordua ekartzen dutenentzat

Ikastetxeak bi aukera eskaintzen ditu:

  • GAM S.L-ak eskaintzen duen jangela zerbitzua.
  • Norberak etxetik bazkaria ekarriz gero badago aukera bertan berotu eta gainontzeko kideekin jateko.

Erabilpen egokirako jarraibideak:

  • Jangelaren zerbitzua noizbehinka erabili nahi duten ikasleek bezperan abisatu beharko dute idazkaritzan 15:00ak baino lehen.
  • Hileko kuota banketxetik pasako da hurrengo hilaren 5ean.
  • Jangelaren erabilera finkoa duten ikasleei dagokienean, gaixotasun edo justifikatua dagoen hutsegiteak ez dira kontatuko, baldin eta idazkaritzan bezperatik abisua ematen baldin bada (15:00ak baino lehenago).Kasu horretan, 2,20€ soilik kobratuko zaizkio.
  • Jangelako zerbitzua utzi nahi izanez gero, idatzi bat aurkeztu beharko da idazkaritzan astebeteko epearekin.
  • Jangelako zerbitzuko ordutegian ikasleek ezingo dute eskolako instalazioetatik atera (12:00-13:30).

Prezioa

  • Ikasle iraunkorrak: 6,6 €/egun
  • Aldi bateko ikasleak: 6,8 €/egun
  • Erabilera partikularra: 1 €/egun