fbpx

Instalazio berriak Haur Eskolan

Urriaren 25ean Magale Ikastetxearen Haur Eskolako instalakuntza berriak inauguratu zuten. Ekintza horretan hezkuntzarekin erlazionatutako hainbat eragilek parte hartu zuten.
Ekintzak aurresku eta bertso batekin hasi ziren, ikastetxeko ikasle batzuek gustura
prestatutako zerbait. Ondoren, Rafael Cristóbal psikiatrak, Mikel Pagola alkateak, Magaleko zuzendaria den Agustín Urretabizkaiak, Kristau Eskolako zuzendari den Mikel Ormazabalek eta Entitate Titularreko ordezkari den María Jesús Nuñezek gure instalakuntza berriek duten garrantziaz eta berauek gure txikiengan suposatzen duen garapen integralean emandako aurrera pausu esanguratsuaren garrantzia nabarmendu zuten.
Magale ikastetxeko Haur Eskolako instalakuntzak guztiz eraberritu dira. Hainbat astetan
lanean ibili dira egungo beharrei erantzungo dien espazioak sortzeko. Bi solairu ireki daude hiru dimentsiotako egiturez osatuta umeek askotariko jarduerak burutu ditzaten: aldapa ezberdinak igo eta jaitsi, tutuetatik arrastan ibili, forma anitzekin esperimentatu edota erlaxatzeko gunean lasai egoteko, besteak beste.
Aldaketa hauek guztiek helburu pedagogiko bat dute; Konfiantzaren pedagogia aurrera
eramaten laguntzea, alegia. Izan ere, espazio berritzaile hauetan haurrak bere autonomia, esploraziorako instintua eta konfiantza garatuko ditu askatasun osoz. Konfiantza lantzea oso garrantzitsua da haurrak bere buruarengan, besteengan eta inguruan konfiantza sentitzen duen heinean gaitasunak garatu eta zailtasunak kudeatzeko gai izango delako. Konfiantza hori eraiki beharreko aspektu bat da. Haurrak konfiantza badu, prest egongo da ingurunea esploratzeko eta aurkikuntza berriak egiteko. Hau da, bere garapen kognitiboa areagotzeko.
Horretan guztian, irakaslearen egitekoa haurraren hezkuntza ibilbidean bidelagun izatea
izango da eta haren gaitasunak, beharrizanak eta zailtasunak deskubritzen laguntzea.
Ekintzei bukaera emateko lunch txiki bat izan zen, non gonbidatu guztiek instalakuntzen
eraldatzeari buruz aritzeko aukera izan zuten, ikastetxeko irakasle batzuen zuzeneko
musikaz girotuta.

Leave a Comment