BERRIKUNTZA
Ulermen proiektuak
ULERMEN PROIEKTUAK
Azken bi urte hauetan “Learning for Life” europear proiektua zuzentzen aritu da Magale Ikastetxea. Learning For Life nazioarteko proiektuak hezkuntza metodo berriak sustatzea du helburu, hala nola, Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza (AOI) eta Adimen Anitzen (AA) teoria.
Era berean, gaur egungo eta etorkizuneko gizartean beharrezkoak diren gaitasunak garatu nahi ditu. Proiektuaren ardatzak matematika, zientzia eta alfabetatzea dira.
Hiru proiektu diseinatuta ditugu DBHko maila bakoitzerako eta gaur egun proiektu horiek 4 herrialdeetan dagoeneko martxan daude.
:
Europako 5 herrialdeetako 6 bazkideak parte hartu dute Erasmus+eko proiektu honetan
- Salesianos Urnieta
- Agrupamento de Escolas Rosa Ramalho (Portugal).
- Gimnazjum nr 3 im. Noblistow Polskich w Zespole Szkol nr 2 w Swidniku (Polonia).
- LICEUL “ALEXANDRU CEL BUN” (Errumania).
- Euskal Herriko Unibertsitatea
- Pixel (Italia)
Honez gain, ikastetxean azken urte hauetan metodologia honi buru belarri ekin diogunez baditugu beste hainbat proiektu guk geuk sortutakoak eta gauzatzen ari garenak. Bai DBHn eta baita Lehen Hezkuntzan ere.