BERRIKUNTZA
TILIN TALAN Proiektua
Ttilin- ttalan proiektuaren helburua da gure ikasleen gaitasunak lehen urratsetatik garatzea, burmuinaren plastikotasuna aprobetxatuz, eta etorkizuneko ezagutzen oinarri izango diren neuronen arteko konexio-sarea ezarriz.
Proiektu hau 0-6 urte bitarteko haurrekin lantzen dugu, adin eta momentu egokiena delako. Gure ikasleei ahalik eta estimulu eta aukera ezberdin eta aberasgarrienak eskaintzen dizkiegu beren adimenak eskaintzen dizkien aukera guztiak gara ditzaten.
Haur bakoitzaren erritmo zainduz, eta errespetu handiz, egiten diren ariketa eta teknikak dira. Afektua bidea eta baliabide honetako oinarria da.
Proiektu honen bitartez pertzepzioa, mugimendua, hizkuntza eta gizarte-gaitasunak eta gaitasun kognitiboa indartzen ditugu eta haiei esker, gure ikasleek beren garapenean heldutasun-maila handiagoa lortzen dute. Hori guztia pixkanaka eta modu egituratuan garatzen dugu lau programei esker:
- Bit entziklopediko programa
- Musika-programa
- Matematika-programa
- Programa fisikoa


