fbpx
BERRIKUNTZA

Konfiantzaren Pedagogia

Metodologia honetan umea da garrantzitsuena, eta bere zailtasunak kudeatu eta bere gaitasun guztiak garatzen laguntzen du.

Horretarako konfiantza izan behar du bere buruarengan, besteengan eta inguratzen duen horretan. Konfiantzaren Pedagogiaren arabera, “ikaslea ondo jantzia eta hornituta dago berez eta gure egitekoa da berari hortaz jabetzen laguntzea, ahaldundu dadin, eta, auto-konfiantza horretatik abiatuta, berak egin ahal duen bidean laguntzea”. Beraz, irakaslearen egitekoa da ikaslearen bidelagun izatea, bere gaitasunak, beharrizanak eta zailtasunak deskubritzen laguntzea.

Eskolan imajinazioa, jakin-mina, sormena, soziabilitatea, lankidetza, ezagutzeko gogoa, gauzak egitearen gustua, norberarenganako konfiantza, … lantzen ditugu ikasleekin

Bestalde, haurra ikastetxeko espazioan seguru sentitu behar da, horretarako irakaslearen rola aldatu dugu: familiekin elkarlanean, etxetik eskolarako trantsizioa oso ondo lantzen dugu, bi lekuetan haurra benetan seguru sentitu dadin.