fbpx
BERRIKUNTZA

IKTak

IKT-en integrazioa behar-beharrezkoa da bizi garen gizarte digital honetara era egokian moldatu ahal izateko.

Azken urte hauetan, Informaziorako eta Komunikaziorako Teknologiak (IKT) gure ikastetxearen ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan indar handia hartzen joan dira.

IKT-en txertaketak   aldaketa metodologiko bat suposatzen du, ikaskuntza ikaslearen erritmo eta mailara egokituz eta garapena optimo bat ahalbidetuz. Horregatik, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan lagunduko duten IKT ezberdinak txertatu ditugu.

Alde batetik, 1., 2. eta 3. mailan SITE-ak erabiltzen ari gara libururik erabiltzen ez diren ikasgaietan. SITE hauetan, ikasleek orotariko informazioa eta baliabide digital ezberdinak topa ditzakete.

Bestetik, Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan 1×1 proiektua martxan jarri dugu: ikasle bat, gailu elektroniko bat. Gainera, Ikaskuntzarako Ingurune Digitaletan  lan egiten dugu. Ingurune horietan, ikasleek baliabide eta eduki digitalak eskuragarri izateaz gain, jarduerak online  burutu eta garatu ditzakete.

Lan horren ondorio nagusia Magale ikastetxeak lortutako ziurtagiri digitala izan da. Izan ere, gure ikastetxeak maila  aurreratua lortu du heldutasun digitalean etapa guztietan. Ziurtagiri honek Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan, Metodologian, teknologian, material eta baliabide digitalen erabileran, administrazioan eta komunikazioan maila gorena dugula adierazten du.