BERRIKUNTZA

Ikaskuntza Kooperatiboa

Ikasteko Kooperatu / Kooperatzen Ikasi (ik-ki)

Ikaskuntza kooperatiboa ikasleen talde lanean oinarritutako metodologia da. Ikasleek elkar lagunduz eta beraien ardurak beteaz lan egiten dute helburu amankomun batzuk lortzeko. Guztia egitura eta dinamika desberdinetan oinarrituta dago.

Ikasteko modu hau 2009-2010 ikasturtean jarri genuen martxan, eta gaitasun curricularrak eta baita hainbat giza trebeziak lantzeko oso egokia dela baieztatu dugu.

Egin dugun lanaren onespena jaso dugu: Bartzelonako Vic Unibertsitatetik eta hainbat Berritzegunetatik (Lasarte, Zarautz, Eibar, Donostia, Durango, Iruña) eta baita ere “Cuadernos de Pedagogía” aldizkari ospetsutik, bertan 2012ko azaroan argitaratu zuten metodologia honen ezarpena gure ikastetxean

Ikaskuntza kooperatiboko sinposioetan ondorengoak  aurkeztu ditugu

  • I Sinposioan, Vic-en, “IK/KI programaren ezarpena gure ikastetxean”.
  • II Sinposioan, Donostian, “IK/KI programaren ebaluazioa”.
  • III Sinposioan, Vigon, “Gaitasunak eta arlo arteko proiektuak”.
  • IV Sinposioan, Mallorkan, “Jan eta izan arlo arteko proiektu europearra”

ETA GELAN ZER?

  • Kohesio dinamikak bultzatzen ditugu taldearen giro ona sustatzeko.
  • Talde planak egiten ditugu: taldeko helburuak, helburu indibidualak eta taldekideen ardurak finkatuz.
  • Ebaluaketan zehar hainbat egitura kooperatibo praktikan jartzen ditugu.
  • Ebaluazio bakoitzean hainbat aldiz talde plana eta talde lana baloratzen dugu. Ebaluazio honek eragina du arlo ezberdinetako azken notan.