BERRIKUNTZA
Bizikidetza eta baloreak
Gure Pastoral Hezkuntzako proiektuak gure hezkuntza komunitateko kide bakoitzaren hazkundea bere osotasunean garatzea sustatzeko du:
- Elkarren arteko harremanetarako erraztasunak ditugu
- Balore amankomunak partekatzen ditugu
- “Etxean sentitzen” egiten gaituen familia giroa sortzen dugu
Gure hezkuntza konpromisoa honako hau da:
- Bizitza dimentsio transzendentalera irekita, heltze pertsonaleko prozesuak martxan jartzea eta hobetzea
- Norbanakoaren pertsonalizazioaz aniztasunari erantzuna ematea
- Denboraldi osoko kalitatezko heziketa eskaintzea
- Gure herriko beste hainbat estamenturekin lankidetza iraunkorra edukitzea
Gure pedagogia eta gure pastoral eskaintzak honakoa bultzatzen du:
- Jakinduriaz beteriko gizarte batetara sartzeko hezkuntza irekia
- Haur eta gazteak nabarmentzea
- Familiekin hezkuntzaren noranzkoaren erantzunkidetasuna
- Gizarteratzea eta laneratzea
- Kristautasun eta ebanjelioaren baloreetan hazteko aukera bikainak eskaintzea
Gure ebanjelizatzaile eta pastoral eskaintzak maila eta aukera desberdinetan garatzen dira ikasle, hezitzaile eta familientzat:
- Pastoralgintza eta baloreetan oinarritutako heziketa orokorreko kanpaina desberdinak
- Egun onak emanez egunero harrera egiten dugu eta eskolako girotzea lantzen dugu
- Data seinalatu batzuk: Maria Rivier, Presentación de Maria, Don Bosco eta Maria Auxiliadora egunak girotzeko ekintzak antolatzen ditugu
- Heziketa erlijioso-etikoa ematen da: Heziketa ordua, erlijio ikasgaia, baloreetan oinarritutako hezkuntza
- Elkartasun ekintzak antolatzen dira: Odol emaileen eguna, zaharren egoitzara bisita, GKA “Gazteak eta garapena”.
- Aisialdi eskaintza: Bosko Anitz Kluba eta Zentrua – Udako kanpaldia
- Herriko parrokiarekin: Sendotzako taldeak, Fede hezkuntza taldeak