Inglesaren trataera

Inglesaren tratamendua

Inglesaren tratamendua Haur Hezkuntzatik DBHra Magale Ikastetxean

 

Ikastetxeko hezkuntza marko hirueledunari eutsiz, Magale ikastxean Haur Hezkuntzan hasi eta Bigarren Hezkuntzan jarraipena duen ingeleseko proiektu amankomun batean lanean ari gara. Honen helburua, gainerako hizkuntzetan bezala, ingelesez ere, ikasleek modu egokian komunikatzeko gaitasuna izatea da, bai ulermen aldetik eta baita ahozko eta idatzizko ekoizpenean ere.

 

Haur Hezkuntzatik hasten gara ingelesa lantzen eta bere presentzia adinaren arabera handituz doa. Etapa bakoitzean adinari egokitutako jarduerak eramaten ditugu aurrera. Hauek guztiak, hizkuntza ezagutu eta honetaz gozatzen dugun bitartean, barneratzen laguntzen digute.

 

Haur Hezkuntzako lehen urtean, modu sistematikoan ez den arren, ingeles esperientziak eskaintzen ditugu. 4 eta 5 urtekoekin, ordea, ipuinetan oinarritutako metodoa daukagu. Honekin batera, jarduera ludikoak egiten ditugu, abesti, erritmo jolas, ipuin eta antzerkiak entzun eta eginez.

 

Lehen Hezkuntzaren kasuan, ingelesa ikasgai bezala  eskaintzen dugu, astean hiru orduz landuz. Honi loturik, Plastikako orduak eta Zientzietako hainbat saio ere ingelesez egiten ditugu. Adin hauetan errutinak, elkarrizketa eta lanketa gidatuak egiten ditugu batez ere, beti ere, euskarri eta baliabide digitalek lagunduta.

 

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ere, ingelesa ikasgai bezala hiru orduetan lantzen da. Honetaz gain, Technology ikasgaia ere hizkuntza honetan egiten dugu.

 

Ikasleen gaitasunak aberaste aldera, hain gustuko dituzten teknologia berriak sarri erabiltzen ditugu. Horrela, Macmillan eta Oxford argitaletxeek eskainitako liburu eta baliabide digitalak gure egunerokoaren parte dira. Gainera, Lehen Hezkuntzako 4.mailatik aurrera, ikasleek Chromebookak dituztela aprobetxatuz, Googlek eskaintzen dituen aplikazioak eta Snappet baliabideak erabiltzen ditugu ikasleen ekoizpena eta jakintzak aberasteko. Azken baliabide hauek Lehen Hezkuntzako aurreko etapakoekin ere erabiltzen ditugu.

 

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *