Magale Ikastetxean ikasle eta irakasleen arteko elkarbizitzari garrantzi handia ematen diogunez, urrian DBH eta Batxilergoko ikasle eta hainbat irakaslek, elkarrekin ederki gozatzeko aukera izan dute ikastetxetik kanpora.
DBH 3.mailako ikasleak Guadalupe eta Hondarribi aldean ibiliak dira eta DBH 4.mailakoek berriz Pasaiatik Donostiarako ibilbide zoragarria egin dute. Batxilergoko bi mailetakoak berriz Ernio mendi inguruan ibili dira, batzuk puntaraino igoaz eta besteak berriz Zelatunen geratuaz.
DBH 1 eta 2.mailakoek berriz gaua igaro dute etxetik kanpo; lehenengoak Sendavivan eta bigarrengoak Irrisarrin.
Guztiek ere naturaz, eguraldi zoragarriaz eta garrantzitsuena, elkar gozatzeko aukera bikaina izan dute. Bai ikasle, bai irakasleak poz-pozik ibili dira eta indarberrituta etorri direla esan dute 1.ebaluazioari aurre egin ahal izateko.