fbpx

Ikasturte bukaerako jaialdia Magale Txikin

Aurreko larunbatean egun berezia ospatu genuen Magale Txikin. Ikasturtearen amaierako festa izan genuen.

Goizean ekintza desberdin ugari izan genituen. Goizean goiz kirol txapelketak izan ziren Lehen Hezkuntzako ikasleen artean. Baliteke Errealeko edo Gipuzkoa Basketeko harrobia gure artean izatea!

Motorrak berotu eta gero, dantzen ordua izan zen. Han egon ziren gure ikasle guztiak bere senitartekoei zeinen ondo dantzatzen duten erakusten. Eta hori gutxi balitz, bertaratu ginen guztiok azken dantza batean parte hartzeko parada izan genuen.

Dantzen ostean, ikastetxeko kaperan 6. mailakoen agurra eta omenaldia ospatu genituen. Momentu hunkigarria izan zen hura. Ikasle hauek bizitza osoa daramate Magale Txikin, baina pena ematen digun arren, gure artean jarraituko dute, Magale Handin, zehazki. Badakigu han ere ederki egongo direla.

Bapo bazkaldu eta gero, arratsaldean, ekintza ugari burutu zituzten. Pedaldun “auto” bat gidatzeko aukera izan zuten, futbolean aritu ziren, tokan aritu ziren eta, kurtsoka, “Behobia Txikian” parte hartzeko aukera izan zuten – sari ederrak lortuaz – eta zunba saio bati esker eskeletoa mugitu ahal izan zuten, besteak beste. Gainera, txokolatada solidarioari eta Super H-ri esker, haurren minbiziaren kontrako ikerketaren alde 320 € lortu genituen!

Eskerrik asko ikastetxeko IGE-ri egindako lan guztiarengatik eta Super H-ri eta Urnietako BM supermerkatuari erakutsitako konpromiso solidarioarengatik!