Ikasturte berria ilusioz eta datorrenerako prest!

Magale Ikastetxean aste honetan ikasturte berria hasi dute DBH1 eta 2-ko ikasleek.  Pasa den ikasturtean, COVID-19 larrialdi egoera zela eta testuinguru berrira moldatu beharra izan genuen, eta oso pozik gaude ikasle eta familiei eman genien erantzunarekin.  Egoera zail horretan klaseak egokitu eta aurrera jarraitzeko gai izan ginen. Dudarik gabe guztion lan handiarekin,  familia,  ikasle eta irakasleen elkarlan eta ilusioa bitarteko izan zirelarik.

Hasi berria dugun ikasturte honetan ikasle eta familiei segurtasun maila handia, gertutasuna, heziketa eta arretarik hoberena eman nahi diegu, eta horretan dihardugu lanean.

Gure eskolaren ezaugarriek lagundu egiten digute. Uda honetan hainbat eta hainbat egokitzapen eta berrikuntza egin ditugu ikasgeletan ikasleen arteko segurtasun distantziak handitzeko. Hori dela eta klaseen arteko banaketa hormak bota ditugu, lehen beste helburu batzuk zituzten espazioak ikasgela bezala prestatu ditugu, horien artean, liburutegia, jangela, aisialdiko  (Bosko Anitz) gela.

Egoera berri honetan ez diogu uko egingo gure metodologiari, eta taldeka lanean eta proiektuen bidezko ikasketa prozesuan jarraituko dugu. Urtean zehar suerta daitezkeen egoera desberdinei (batzuetan denak presentzialki gelan, batzuetan batzuk berrogeialdian etxean) erantzun on bat emateko prest gaude.  Pasa den ikasturtean klaseak on-line eman genituen bezatla, aurten batzuk presenzialki eta beste batzuk etxetik on-line jarraitzeko aukera izango dute beharra sortzen den momentuetan.

Desberdintzen gaituen ezaugarri nagusi bat irakasleen ikasleekiko GERTUTASUNA da. Aurten inoiz baino gehiago beraiengandik gertu egongo gara, egoera berezi, ez egonkor honetan, babesa eta oinarri sendoa eskainiz.

Azkeneko urteetan bai  metodologia aktiboetan eta bai baliabide teknologikoetan aurrera pausu handiak eman ditugu. Berrikuntza lana handia izan da. Baina iragan ikasturtean eta aurtengoan, berrikuntza prozesua egoerak bultzatuta asko azkartu  da.

2020-2021 ikasturterako azpimarratu ditugun hitz klabeak: SEGURTASUNA,  gertutasuna, talde lana, proiektuetan oinarritutako ikasketa, metodologia aktiboak…

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *