


ETAPA
Haur Hezkuntza
Adimen Anitzetan oinarritutako proiektuen bidez, gure 3-6 urte bitarteko ikasleek esperientzia ezberdinak bizitzen dituzte
Etapako datu gehiago
Hauen bidez munduko arlo anitzak ezagutzeko aukera dute eraikuntza, esperimentazioa eta manipulazioaren bidez era kooperatiboa erabiliz.Jarrera egokia eta autonomiarako ohiturak ezartzeko lan egiten ditugu; guztiz beharrezkoa da besteekiko errespetua eta bizikidetza egoki bat lortzeko.
Ttili-ttalan proiektuaren bitartez garunaren plastikotasuna garatzen dugu. Proiektu honen bitartez pertzepzio, mugimendu, hizkuntza eta gizarte-gaitasunak eta gaitasun kognitiboa indartzen dira.
Txoko Gunean 3, 4 eta 5 urteko umeek elkar-ekiten dute eta umeen arteko ikaskuntza-irakaskuntza prozesua garatzen da
Horretaz gain, beraien arteko harreman aberats eta esanguratsuak ere bultzatzen dira, ume txikien eta handien arteko kooperazioa garatuz. Egoera edo erronka desberdinak eskaintzen dizkiegu, betiere umeek egin edo lortu ahal dutena kontuan hartuz motibazioa lortu ahal izateko. Txokoak jolasten ikasteko eta ikasten jolasteko erabiltzen dira.
Goizez: 09:00-12:30
Arratsaldez: 14:30-16:30
Kontsulta ezazu Haur Hezkuntzako egutegia.
Kontsulta itzazu Haur Hezkuntzako prezioak.