Haur Eskolakoak Telelanean

Magaleko txikienak ere telelanean ari dira. Eta hori guztia Haur Eskolako irakasleek sortu duten Web gunearei esker. Gune honetan, 0-2 urteko ikasleek eguneroko ohiturekin jarraitu ahal izango dute, andereñoek sortutako eta igotako baliabideei jarraituz.

Besteak beste, ipuinak eta abestiak, esperimentazio-tailerrak, jarduera fisikoko ariketak eta Ttilin-Ttalan proiektuaren garapenaren inguruko bideoak topa daitezke orri honetan. Azpimarratzekoa da hau guztia andereñoek sortu dutela.

Bideo  hauek  baliabide bikainak dira, familien ezinbesteko laguntzaz, txikienak ahalik eta ondoen garatzen jarrai dezaten.

Hau da web orri honen esteka: Haur Eskolako sitea

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *