Harremanak

Harremanak

Sexu heziketa hizpide “Harremanak” taldearekin On Bosko Kultur Astean

Olatz Berasategi izan da On Bosko Kultur Astearen baitan antolatutako saioaren gidaria. Gazteei sexu heziketa egokia zein den trasmititzen saiatu da siaoan zehar.

Tabuak, idealizazioak eta errealitatea jarri ditu mahai gainean Olatz Berasategi “Harremanak” taldeko kideak. Eta guztia, sexuaren ikuspuegitik egin du. Izan ere, gazteen artean sexu heziketa “sano” bat egitea beharrezkotzat jo du. Bi saiotan antolatu dira Urnietako Salestarretako eta Magale Ikastetxeko gazteak; saio batean gazteenak eta bestean helduenak. Eta beraz, eman zaizkien edukiak ere desberdinak izan dira.

“Baiezkoa ez dena ezezkoa da” leloa erabili du sarritan, harremanak adostea eta horien gainean hitz egitea eta tabuak eta pelikulak alde batera uztea izan dira sexologoak egin dituen aldarrietako batzuk.

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *