Gurasoak geletan

Gurasoak geletan egitasmoaren barruan gaur bisita oso polita  eta aberatsa izan dugu gelan; Malen, Ekain eta Aimarren familiak etorri zaizkigu. “Zer daukat hemen?” proiektuaren barruan haurdunaldia eta nola jaiotzen garen lantzen ari gara. Horretarako haurdun dauden bi amatxo etorri dira eta beraien tripa erakutsi digute eta horretaz gain ekografia bat zer den eta nolakoak diren ikusteko aukera ere izan dugu. Bestalde astebete duen Vera haurtxoa ere etorri da bere gurasoekin eta nolako txikiak garen jaiotzen garen momentuan ikusteko aukera izan dugu. Eskerrik asko Anttoni, Lydia, Cristina, Javi eta Verari.

20191029_151702

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *