fbpx
Greenpeace

Greenpeace-ko bolondresak ikastetxean

 

GREENPEACE-KO BOLONDRESEN HITZALDIA ALDAKETA KLIMATIKOARI BURUZ

 

Gaurko egunean klima aldaketari buruzko sentsibilizazio hitzaldi interesgarria izan dugu MagaleSalestar ikastetxean. Greenpeaceko bi boluntariok, Nicolas alemaniarrak eta Miren donostiarrak, gizakiaren eraginaren ondorioz natura eta planeta jasaten ari diren arriskuei eta ondorioei buruzko aurkezpena egin dute. Planetaren egoera orokorrari buruzko argazkia eskaintzeaz gain, horri aurre egiteko eta kalte handiagoak ez eragiteko moduari buruzko zertzelada batzuk ere eskaini dizkiete hizlariek gure ikasleei. Hitzaldia oso interesgarria izan da ikasleentzat eta irakasleentzat, eta kontzientziak astindu eta gaiari buruz ikasteko balio ere izan du.

 

Modu horretan, hiru zatitan banatuta egon da solasaldia. Lehenik eta behin, Nicolas alemaniarrak planetaren egungo egoeraren laburpena egin du, baso-sute handiak, bero-boladak, lehorteak, betiereko izotzaren galera, ozeanoen beroketa eta azidotzea eta abar aipatuz. Ondoren, gizakiak maila instituzionalean hartutako akordioak, txostenak eta konpromisoak azaldu ditu, hala nola Parisko Akordioa edo beste hainbat txosten, argi eta garbi erakusten dutenak gizakiak ez duela behar adina egiten planeta salbatzeko.

Azkenik, Miren donostiarrak planetaren hobekuntzan laguntzeko pertsonok ditugun aukerak aurkeztu ditu, eraldaketa energetikoari, hiriko mugikortasunari, kontsumoari eta elikadurari dagokienez. Oso hitzaldi interesgarria.

 

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *