GOIZEKO ZAINTZA

Goizeko 7:30etatik aurrera, gure eskolako ate guztiak zabalik egoten dira. Goizeko zaintza zerbitzuan, eskulanak eta  jolasak egiteko aukera izaten dute bertaratzen diren ikasleek, familia giroan eta ingurune euskaldun batean. Gainera, adin ezberdinetako ikasleen harremanak aberasteko espazio aparta izaten da.

Bestalde, aipatu beharra dago, haur txikienentzat, 18:00ak arte haurtzaindegia zabalik egoten dela. Hori dela eta, 2 urteko ikasleentzat, arratsaldeko zaintza zerbitzua ere eskaintzen dugu, beti ere, taldea osatzen bada.

Ordutegia

  • Goizean: 7:30-9:00 0-12 urte
  • Arratsaldean: 16:30-18:00 0-3 urte Haur eskolan

Lekua

  • 0-3 urte: Haur Eskolako eraikinean
  • 4 urte - LH6: Lehen Hezkuntzako eraikinean

Prezioa hilean

  • 7:30tatik 9:00etara: 34,00€
  • 8:00tatik 9:00etara: 28,00€
  • 16:30tatik 17:30etara: 28,00€
  • 16:30tatik 18:00etara: 34,00€ (2 urtekoentzako soilik)

Egun solteak

  • 7:30tatik 9:00etara: 5,90€/ eguneko
  • 8:00tatik 9:00etara: 5,60€/eguneko