Tortila lehiaketa

Gaztedi astea

Kultura, ekonomia, gizartea, politika… beste behin ere Gaztedi Astea ekintzez beteta dator Urnietako Magale Salestar ikastetxera. Urtarrilaren 31n On Bosko Salestar patroiaren egunarekin bat eginez, hainbat ekintza antolatzen dira.

Jolas-garaietako txapelketak

Beste behin ere, jolas-garaietan txapelketak antolatu dira. Beraz, Magale Salestar ikastetxean ikasle eta irakasleak jolasean ibiliko dira  egun hauetan zehar.

Urtarrilak 24

  • Iker Flores Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulari ohia eta “El Conquistador del Fin del Mundo” saioko partaidea bere kirol munduko esperientzia kontatzera etorriko zaigu; 10:10ean DBHkoentzat eta 11:05ean Batxilergoa eta Lanbide Heziketako ikasleentzat.

Urtarrilak 25

  • Felipe Ugarte, Urnietako txalapartariak, bere ibilbidearen berri emango digu. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoak 10:10etatik 11.00etara eta ondoren Lanbide Heziketakoak eta Batxilergokoak 11:00etatik 12.00etara.

Urtarrilak 28

  • DBH 3. eta 4. mailako, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa ikasleek  Jose Mari Iceta psikologoarekin mahai inguru bat izango dute gaur egungo  “Drogomenpekotasuna” arazoaren inguruan.
  • DBHkoek filma arratsaldeko 13:30ean.

Urtarrilak 29

  • Genero indarkeria eta tratu onak gaiaren inguruko hitzaldia eskainiko digu Arremanitz taldeko Olatz Izagirrek. 10:10ean DBHkoentzat eta 11:05ean Batxilergoa eta Lanbide Heziketako ikasleentzat.

 Urtarrilak 30

10:10ean DBHkoentzat eta 11:05ean Batxilergoa eta Lanbide Heziketako ikasleentzat.

Urtarrilak 31

  • On Bosko jaia. Ekintzak 10:00etan hasiko dira, ohiko ospakizunarekin. Bertan, Lanbide Heziketako bigarren mailako ikasleei omenaldia egingo zaie, aste gutxi barru enpresetara joango direlako praktiketara eta gurekin etapa bat amaituko dutelako. Ondoren, ohiko patata tortilla txapelketa egingo da eta jolas-garaietako txapelketetako finalak egingo dira, besteak beste.

Otsailak 2

  • 15:00etan BOSKO ANITZekoek MUSIKA JAIALDIA

Otsailak 3

  1. On Bosko krosa eta II. Ipar martxa
  • V. On Bosko krosa eta II. Ipar martxa egingo dira. Bertan 16 urtetik gorako edonork har dezake parte. Informazio gehiago: https://www.herrikrosa.eus

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *