fbpx
Argien piztuera

Gabonetako Argien Piztuera

Gabonetako Argien Piztuera ekitaldia

Datorren abenduaren 14an, arratsaldeko 18:00etan, Urnietako Etxeberri  Plazan, Salestarrak Urnieta Magale Ikastetxearen eskutik Gabonetako Argien Piztuera ekitaldia ospatuko dugu.

Aurten ere, ikastetxeko ikasle talde batek aurreko urtetan egindako Jaiotza osatu  eta konpondu egin dute. Horiei argiztapena jarri eta azken ukituak emateaz Lanbide Heziketako ikasleak arduratu dira. Beraz, denen artean egindako lana izango da ikusgai. Musika jartzeaz, besteak beste, LH eta DBHko ikasleak arduratuko dira. Ondoren, txokolate beroa izango da bertaratutakoentzat.

Ekitaldiaren egitaraua ondorengoa izango da:

  • Ekitaldiaren hasiera
  • Dantzariak eta Trikitilariak
  • 3,2,1 PIZTU ARGIAK!
  • LH5 eta 6 kantu emanaldia
  • DBH1eko kantu emanaldia
  • Gabonetako mezua
  • Amaierako bertsoa
  • Txokolate jatea