fbpx
Gabon Eguna

Gabonak 2019

Datorren abenduaren 24an, asteartea, urtero egiten dugun moduan, ikasle, irakasle eta nahi duen oro, euskal ohiturari jarraituz Gabon kantak abestera irtengo gara inguruko etxe eta baserrietara.

HAUR eta  LEHEN HEZKUNTZA. (1., 2. eta 3. mailak), eskolan:
  • Olentzerori gutuna emateko: 9:30-10:15.
  • Herrian zehar abesteko: 10:30ean.
LEHEN HEZKUNTZA (4., 5. eta  6. mailak):

Baserrietara, 09:40ean eskolan.

12:00etan 3-4 abesti abestuko ditugu Urnietako San Juan plazan herriko txistulariekin batera. Abestiak amaitu ondoren, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzakoak eskolara jaitsiko gara eta bertan txokolatada eta oparien zozketa bat egingo dugu aurrez abestera etorri diren haurrentzako.

Gogoratu egun honetan haurrek beraien gurasoekin  batera atera behar dutela.

DBHkoak:

Magale Salestar ikastetxetik 9:45ean abiatuko dira inguruko baserrietara.

Gogoratu ikasle eta gurasoak arropa egokiarekin jantzita etortzea.

DBHkoak ibilbidea amaitu ondoren,  hamaiketako goxo baten inguruan Magale Salestarrak ikastetxean bilduko dira.

Mila esker zuen parte hartzeagatik eta laguntzagatik. Eguberri eta Urte Berri On!!!

Sakatu hemen DBH1eko ikasleek Gabonak zoriontzeko egin duten bideoa ikusteko.

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *