Gabonak 2018

Datorren abenduaren 24an, astelehena, urtero egiten dugun moduan, ikasle, irakasle eta nahi duen oro, euskal ohiturari jarraituz Gabon kantak abestera irtengo gara inguruko etxe eta baserrietara.

HAUR eta  LEHEN HEZKUNTZA. (1., 2. eta 3. mailak), eskolan:

  • Olentzerori gutuna emateko: 10:00-10:30.
  • Herrian zehar abesteko: 10:30ean.

LEHEN HEZKUNTZA (4., 5. eta  6. mailak): baserrietara, 09:30ean eskolan.

DBHkoak Magale Salestar ikastetxetik 9:45ean abiatuko dira inguruko baserrietara.

Gogoratu ikasle eta gurasoak arropa egokiarekin jantzita etortzea.

12:00etan 3-4 abesti abestuko ditugu Urnietako San Juan plazan herriko txistulariekin batera. Abestiak amaitu ondoren, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzakoak eskolara jaitsiko gara eta bertan txokolatada eta oparien zozketa bat egingo dugu aurrez abestera etorri diren haurrentzako.

DBHkoak berriz hamaiketako goxo baten inguruan Magale Salestarrak ikastetxean bilduko dira.

Gogoratu egun honetan haurrek beraien gurasoekin  batera atera behar dutela.

Mila esker zuen parte hartzeagatik eta laguntzagatik. Eguberri eta Urte Berri On!!!

Sakatu hemen DBH1eko ikasleek Gabonak zoriontzeko egin duten bideoa ikusteko.

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *