Gabon Festaren hasiera MAGALE IKASTETXEAREN eskutik

Gabonetako Argien Piztuera ekitaldirako GONBIDAPENA
Datorren abenduaren 19an, arratsaldeko 18:00etan, Urnietako Etxeberri Plazan Magale Ikastetxearen eskutik Gabonetako Argien Piztuera ekitaldia ospatuko dugu.
Aurten ere, ikastetxeko ikasle talde batek aurreko urtetan egindako Jaiotza osatu eta konpondu egin dute. Horiei argiztapena jarri eta azken ukituak emateaz Lanbide Heziketako ikasleak arduratu dira. Batxilergoko ikasleak robotika erabiliaz mugituko diren pieza batzuk ekoiztu dituzte. Beraz, denen artean egindako lana izango da ikusgai. Musika jartzeaz, besteak beste, LH eta DBHko ikasleak arduratuko dira. Ondoren, txokolate beroa izango da bertaratutakoentzat.
Ekitaldiaren egitaraua ondorengoa izango da:

  • Ekitaldiaren hasiera
  • Gure Ametsa dantza taldeak “Agurra” dantzatuko du
  • 3,2,1 PIZTU ARGIAK!
  • LH5 eta 6 kantu emanaldia
  • DBH1eko kantu emanaldia
  • Gabonetako mezua
  • Amaierako bertsoa
  • Txokolate jatea

Magale Txikiko Gabon Festa

Abendua 20an 15:00etan Salestar Ikastetxeko eraikinean ate irekiera

15:15 Jaialdi hasiera

  • HH eta LHko ikasleek gabon kantak abestuko dituzte
  • Euskal dantza txikienen eskutik
  • Euskal dantza gurasoen eskutik
  • Zozketa AMPAK aurkeztua
  • Olentzeroren bisita

16:30 Umeak jaso eta txistorrada

Guztiok gonbidatuta zaudete gurekin Gabonei hasiera zoriontsu bat ematera!!!

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *