Youth Workshop 2019

Foru Aldundiaren “Youth Workshop” proiektua

Politika gertutik ezagutzen, “Youth Workshop” 2019 proiektuaren eskutik

Magale Salestar ikastetxeko 2. batxilergoko ikasleak gazteen partaidetza demokratikoa sustatzea helburu duen Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Youth Workshop 2019 proiektuko partaide dira.

Gaurkoan eskolan antolatutako Workshop-ean parte hartu dute eta aukera izan dute Eider Mendoza, Foru Aldundiko Gobernantza diputatuarekin eta Mikel Pagola, Urnietako alkatearekin solasaldian aritzeko.

Proiektu honek, elkarreraginaren bitartez, gazteen parte-hartzea bultzatzen du eta aukera izan dute beraien intereseko galderak egin, etorkizuneko kezkak (ingurumena, ekonomia, etxebizitza, hezkuntza alorrekoak…) erabakiak hartzeko arduradunak diren pertsonei helarazteko.

Saio interesgarria, kritikoa, burutu ondoren emaitzen balorazioa egin eta konpartitu dute. Azken finean herritar aktiboak izatea da helburua.

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *