Talde Lanean - Trabajo cooperativo

“Flipped Classroom” Batxilergoan

Urnietako ikastetxea metodologia hau erabiltzen duen eskola aitzindarietakoa da Euskadi mailan.

Urnietako Magale Ikastetxeak urteak daramatza Batxilergoko ikasketak eskaintzen. Zientziatakoa egiteko aukera daukate, ondoren bi bide desberdinetan banatzen delarik: zientifikoa eta teknologikoa. Beraz goi mailako eta eta unibertsitateko ikasketak egiterako orduan ia ate guztiak zabalik uzten ditu. Gertuko ikastetxea da, ikasle talde txikiekin lan egiten duena eta beti ere ikaskuntza prozesuaren erdigunean ikaslearen ongizatea jartzen duen.

Bertan ikasten duten ikasleen emaitzak onak izateaz gain (Selektibitatea ikasleen %100-ak gainditzen du) puntako metodologiak darabiltzate irakaskuntza-ikaskuntza prozesua ahalik eta hobekien aurrera eraman ahal izateko. Horren adibide dira “Flipped Clasroom” edo alderantziko klaseak. Irakaslearen saio teorikoak  bideotutorialen bidez etxean ikus ditzakete ikasleek, azalpenak era interaktibo batean emateko aukera dagoelarik  eta ikaslearen eskuragarri daudelarik uneoro, beti ere ohiko klaseekin osagarri izanik.

“Etxean irakaslea edukitzea bezala da” azpimarratzen dute guraso eta ikasleek. Ikasleak eskuartean dauzkan azalpen teorikoak behin eta berriz ikus ditzakete, norberaren behar eta erritmoaren arabera, ondorioz, irakaslearen eskuhartzea ere ikasle bakoitzarekiko pertsonalizatuago izaten delarik.

Metodologia honen bidez, ikasleak bere etxetik ikas dezake eta klaseak ikaslearen erritmo eta hezkuntza beharretara egokitzen dira. ikaslearen autonomia bultzatzen da irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan, beti ere irakaslearen jarraipen edo laguntzarekin. Oso emaitza baikorrak lortzen ari dira, hala nola, ikaslearen motibazio eta jarrera hobetzea, ikaslearen arreta handitzea edota gelako lan giroa hobetzea.

Honekin guztiarekin, irakasleak gelan ikusten dituen zailtasunen araberako baliabideak jartzen dizkie eskura ikasleei, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan laguntza handiagoa eskainiz. Irakasleen balorapena oso positiboa da. ”Ikasleek gehiago praktikatzen dute ikasi dutena  eta errazago barneratzen dituzte kontzeptu berriak” errepikatzen dute eskolatik. Aldi berean, ikasleak ere baikor azaltzen dira metodología honekiko eta “edukiak barneratzeko orduan asko errezten digu metodología honek” esaten dute. Batxilergoko etapaz gain,  beste etapetara ere zabaltzen ari da ikasteko modu berritzaile hau, DBH eta Lehen Hezkuntzara-ra esate baterako.

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *