Euskaraldia Magale

Euskaraldia 2020!!

Badator 2020ko Euskaraldia!!

Honezkero jakingo duzuenez, azaroaren 20tik abenduaren 4ra Euskaraldia izeneko ekimena ospatuko da Euskal Herri osoan eta gure ikastetxea ere partaide izango denez ez genuen zuetaz ahaztu nahi.

 

15 egunetan, euskararen erabilera bultzatu nahi da, euskaraz dakienak euskaraz hitz eginez eta ez dakienak, baina ulertzen duenak aurrean daukanari euskaraz hitz egin diezaiola eskatuz.

 

Ekimen honetan parte hartu ahal izateko bi baldintza bete behar dira:

  • 16 urtetik gorakoa izatea.
  • Euskaraz komunikatzeko edo euskara ulertzeko gai izatea.

 

Ondoko bi roletako bat har dezagun 15 egunez:

  • Ahobizi: Ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, behintzat, euskaraz egingo diet.
  • Belarriprest: “Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta”. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut.

 

15 egun horietan aukeratu dugun txapa eramango dugu soinean eta oraindik izena eman ez baduzu ikastetxean eman dezakezu zure seme edo alabari esanez eta ondoren Euskaraldiko orrialde ofizialean izena emanez https://euskaraldia.eus/. Hori guztia egindakoan zure seme edo alabak tutoreari esan diezaiola  azaroaren 13a baino lehen eta kudeaketa guztia ikastetxean egingo dizugu. Txapak iristen direnean, dagokizuna etxera helaraziko zaizu zure seme edo alabaren bitartez.

 

Mila esker eta ANIMA ZAITEZTE!

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *