ARDUINOREKIN ROBOTIKAREN HASTAPENA

DBH ETA BATXILERGOA

Astean egun bat, 17:00etatik 18:00etara.

Arduino plataformaren bidez gauzatzen diren proiektu desberdinak aurrera emateko aukera dago eskolaz kanpoko ekintzetan. Taldeetan lan eginda zientzia eta teknologia ikasteko aukera dibertigarri bat eskaintzen du, etorkizunean oso garrantzitsuak izango diren gaitasun desberdinak lortuz eta ikerkuntzarako eta berrikuntzarako jarrera piztuz:

  • Indarrarekin, mugimenduarekin, orekarekin eta egonkortasunarekin esperimentatzen dute.
  • Kreatibitate eta pentsamendu kritikoa garatzen dute.
  • Ikerkuntzarako eta berrikuntzarako jarrera sustatzen dute.
  • Elektronikako ezagutzak ikasten dituzte.
  • Horretaz gain, etorkizunean lan munduan erabil ditzaketen gaitasun desberdinak garatuko dituzte jolasean ongi pasatzen duten bitartean.