KIROLAK

LEHEN HEZKUNTZA (ESKOLA KIROLA)

8 urterekin hasten dira haurrak eskola-kirolean (LH 3. Maila), eta Urnietan, 12 urterarte ari daitezke (LH 6. Maila).

Eskola Kirolean haurrak bi kategoriatan banatzen dira adinaren arabera, eta kategoria bakoitzean jarduera fiisiko eta kirol modalitate desberdinak lantzen dira:

  • Benjamin Kategorian (LH 3 eta 4 mailetako haurrak) lantzen dituzten jarduera fisikoak eta kirolak ondorengoak dira: jokoak, eskubaloia, futbola, atletismoa, pilota, dantzak, hokeia, saskibaloia, beisbola…Kategoria honetan astean bi entrenamendu saio izaten dituzte eta larunbat goizetan Urnieta mailan egiten den topaketa, edo izaera lagunkoia duen jarduera edo txapelketa.
  • Alebin Kategorian (LH 5 eta 6 mailetako haurrak) landu ditzaketen kirolak ondorengoak dira: Eskubaloia eta Futbola, talde-kirolen aukera egiten badute, eta Atletismoa. Kategoria honetan astean bi entrenamendu saio izaten dituzte eta larunbat goizetan Eskualde mailan egiten den txapelketa (partida talde kiroletan eta konpetizioa atletismoan).

DBH ETA BATXILERGOA

Joko ezberdinen inguruko txapelketak antolatzen dira jolasorduan. Udazkeneko txapelketa,  Don Bosko astea eta Maria Auxiliadoraren eguna ospatzeko txapelketak eta abar… bertan futbola, saskibaloia, pilota, atletismoa, patinajea, krossa, ginkana, soka-tira, brileta, zapiaren jokoa… eskaintzen dira.