Aisialdiko "Bosko Anitz" taldea
LEHEN HEZKUNTZA, DBH ETA BATXILERGOA

Aisialdiko “Bosko Anitz” taldeak jarduera ezberdinak antolatzen ditu asteburuetan: jokoak, kirolak, mendira eta elurretara irteerak, jaiak… hauek larunbat arratsaldean antolatzen dira bereziki. Jarduera hauek guztiak ikastetxeko ikasle ohiek antolatuak dira, hauek aisialdiko monitoreak direlarik.
Bosko Anitzen bi talde desberdin daude:
- Aisialdi taldea: Lehen Hezkuntzako 4. mailatik DBHko 2. maila arteko gazteak hartzen dute parte.
- Gaztedi taldea: DBH3tik aurrerako gazteak hartzen dute bertan parte.