Agenda Euskadi 2030

Eskola Agenda 2030

2030 Eskola Agenda Batzordearen gutuna ikastetxeko familiei:

 

Abiatu berri dugun 2020-2021 ikasturtean, orain arte ezaguna genuen Eskolako Agenda 21 programa Eskolako Agenda 2030ean bihurtu da. Agenda berri hau, Nazio Batuetako Erakundeak adostutako Garapen Iraunkorreko 17 Helburuetan oinarritzen da. Helburu hauek 2015eko irailaren 25ean onartu zituzten NBE osatzen duten 193 herrialdek, nagusiki mundu mailan pobrezia desagerrarazi, planeta babestu eta pertsona guztiei oparotasuna bermatzeko.

Hemendik aurrera, eskolan egingo dugun lanketa helburu hauetan oinarrituko da. Aurtengoan,  hamabosgarren helburua izango dugu abiapuntua: LEHORREKO EKOSISTEMETAKO BIZIA. Oso helburu zabala da: “Lehorreko bizitza babestea, lehengoratzea eta modu jasangarrian erabili dadila sustatzea, basoak modu jasangarrian kudeatzea, basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degradazioa gelditzea eta lehengoratzea, eta biodibertsitatearen galera gelditzea”. Oraingoan, zehazki,  BASOEN inguruan arituko gara.

Ikasturtean zehar, zuen seme-alabekin batera, hausnartzeko aukera paregabea dugu. Burutuko diren ekintzen berri izango duzue eta zuen proposamenak ongietorriak izango dira. Animatzen zaituztegu zuek ere jasangarritasunaren trenera igotzera! BIZITZA HORRETAN DOAKIGU!

Poster orokorra Agenda 2030

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *