fbpx

Emakumearen nazioarteko eguna

Martxoaren 6ean, ostirala, gure eskolan Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu genuen. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek bertan parte hartzeko aukera izan zuten, ez baitzen egun soil bat izan. Taldekatzeak ere desberdinak izan ziren: lehenengo mailako ikasleak Haur Hezkuntzakoekin nahastu ziren eta berdina gertatu zen bigarren eta hirugarren mailakoen artean eta baita nagusienen artean ere.

Goizean zehar ekintza desberdinak burutu genituen. Ogibide desberdinei buruzko hormairudiak burutu genituen, lanbide desberdinetan jarduten diren diren pertsona desberdinen bisita izan genuen, estereotipoekin bukatzeko siluetak burutu genituen, Youtube-en agertzen diren bideo mota desberdinak aztertu genituen, e.a.

Azkenik, egunean zehar egindako lanak, arratsaldean, familien aurrean aurkeztu genituen. Gure eskolak berdintasunaren aldeko apostua berresten duela jakinarazi nahi du.

 

Leave a Comment