fbpx
Asier Irazusta klasean

EHU-ko irakasleen masterrean

Magale Ikastetxea EHU-ko irakasleen masterrean STEAM proiektuak azaltzen

 

Duela egun batzuk Magale Ikastetxeko Asier Irazusta EHUko Irakasle Masterreko ikasleekin egon zen Magale Ikastetxean zientzia eta teknologia proiektuak nola lantzen diren azaltzen.

Magalek berrikuntza pedagogiko bide luzea du ikasleei ikaskuntzan gehien laguntzen duten metodologiak txertatuz. Kasu honetan Asier Irazustak ikastetxean  gertatu den bilakaera azaldu du, Ikaskuntza Kooperatibotik hasita, Arazoetan Oinarritutako Ikasketara, non irakasgai desberdinen ezagutzak integratzen diren.

Adin desberdinetako ikasleek metodologia beren heldutasunera egokitua izatea behar dute, proiektu gidatuagoetatik hasita, non irakasleak protagonismo handiagoa duen gidaritzan, DBHko 3. mailako ikasleekin egindako proiektuetara, non ikasleek beraien lana planifikatzeko askatasun handia izan duten proiektuan eta  ikerketa lanean.

Klaseko parte-hartzaileek galdera ugari egin zituzten eta oso interesatuta zeuden Magalen proiektuak nola kudeatzen ziren jakiteko.

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *