Azpeitian DBH1

DBH1-2 irteerak

Maiatzaren 8an ikastetxeko gaztetxoenek ikasturte amaierako irteera izan zuten. DBH 1eko ikasleek Azpeitiko Ekoetxeak antolatzen dituen jardueretan parte hartu zuten. Alde batetik, Igarako errotaren (XVII-XVIII mendekoa) funtzionamendua ikusi zuten eta bestetik, aldaketa klimatikoaren inguruko azalpena entzun ondoren berau sahiesteko ekintzak proposatu zituzten. Ondoren bazkariaren ostean jolasteko denbora izan zuten Loiolako Basilikaren ondoan.

Bestalde, DBH2ko ikasleak Olitera joan ziren egun pasa bertako gaztelua ezagutzera. Ordu beteko bisita gidatua izan zuten gazteluan, Nafarroako erregeak bertan bizi ziren garaiko pasarteaz jakiteaz gain, gazteluaren arkitektura eta sinbologia ezagutu zuten. “Gaztelu Feudala” izeneko arloarteko proiektua lantzen aritu dira eskolan ebaluazio honetan eta bertan ikasitakoak ezagutzeko aukera ezin hobea izan zuten.

Bi taldeak primeran ibili ziren. Ikasteko eta ondo pasatzeko aukera bikaina izan zuten!

Azpeitian DBH1
Azpeitian DBH1
DBH2 Oliten
DBH2 Oliten

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *